LibreOffice 7.2 laguntza
Uneko errenkadaren edo hautatutako errenkaden altuera aldatzen du.
Errenkada baten altuera ere alda dezakezu errenkadaren goiburuaren azpiko bereizlea arrastatuz. Errenkadaren altuera gelaxken edukietara doitzeko, egin klik bikoitza bereizlean.
Sartu erabili nahi duzun errenkada-altuera.
Errenkadaren altuera txantiloi lehenetsian oinarritutako tamainara doitzen du. Existitzen diren edukiak bertikalean moztuta erakutsiko dira. Altuera ez da gehiago automatikoki handituko eduki luzeagoak sartzen dituzunean.